Normaltasun berrian
(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Normaltasun berrian, larunbat goizetan, goizegi gurasoentzat urduri esnatzen dira neska-mutil donostiarrak. Partida dutela, saskibaloian, hockeyan, pilotan.
Normaltasun berrian, hondartzako futboleko partida, denon imajinarioan gordetzen diren jokaldiz betetzen da: “Ikusi duzu? Baloia zuzen zihoan, eta hondar menditxo batekin, desbideratu da, eta gola”. Pozik gola sartu duenak, haserre atezainak.
Normaltasun berrian, gurasoak euren artean haserretzen dira ere, euren frustrazioak proiektatuz, haur koskorrei. Eta gero, ezer gertatu ez balitz bezala, ardotxo bat, kroketekin.
Normaltasun berrian, baina, neskak eta mutilak batera hasi duten bidetik kanporatuak izango dira neskak. Hasieran disimuluz. Denon konplizitatearekin, amaieran. Normaltasun berria, zaharraren oso antzekoa egiten dugu orduan.

