Blanquita Carraquelak popa eta elektronika uztartu ditu single berrian
Asier Beramendi musikari donostiarraren proiektua da Blanquita Carraquela. Dagoeneko bost abesti aurkeztu ditu, eta Dumboh da berriena. Oraingoan, pop akustikoa eta elektronika esperimentala uztartu ditu. Shot! estudioan grabatu eta nahastu zuen Ander Barriuso Muñoarekin (Elektrika Grabaketak). Aldiz, Oihan Lizasok egin zuen masterizazioa 2Noisy estudioan. Singlearen azala Paul Garaizarrek egin du.