Igarotako bidearen kronologia bat

Kemen elkarteak jaso du Gipuzkoako Boluntariotzaren saria

Boluntariotza (Argazkia: Gipuzkoako Aldundia)

Gipuzkoan 27 urtez egindako lanarengatik jaso du Kemen kirol elkarteak 2021eko Gipuzkoako Boluntariotzaren Saria. Ia hiru hamarkada daramatza klub honek desgaitasuna duten pertsonei kirola hurbiltzen, desgaitasun fisikoa duten pertsonen errealizazio pertsonala eta gizarteratzea sustatuz, hainbat eta hainbat boluntarioren lanari esker.

Markel Olano ahaldun nagusiak kirol elkartearen ibilbidea “eredugarria” dela adierazi zuen saria emateko ekitaldian: “Lagun talde bat elkartu eta elkarte bat sortu zenuten, berdintasunez kirola egin nahi zenutelako. Antolatu eta zuen espazioa aldarrikatu zenuten. Zuen ahaleginarekin, erakutsi diguzue kirolak hesiak gainditzeko eta apurtzeko balio dezakeela arrai dezagun elkarlanean desberdintasunen aurka, Gipuzkoa gero eta berdinzaleago baten alde lanean”. Maite Peña diputatuak ere eskerrak eman zizkien Kemen osatzen duten pertsona guztiei: “Ondo merezitako saria da. Trukean ezer espero gabe, besteen bizitza hobetzeko lan egiten duzue. Eta hori goraipagarria da”.

Gipuzkoako Aldundiak duela 27 urte sortu zuen Gipuzkoako Boluntariotza Saria, Gipuzkoako hirugarren sektore soziala osatzen duten pertsona eta erakundeen dedikazioa eta ekarpena aitortzeko. Azken urteetako irabazleak honako hauek izan dira: AGIPAD (1999), ACASGI (2000), Gipuzkoako Pentsiodunen Elkartea (2001), Nagusilan (2002), Karitatearen Alabak (2003), DEE (2004), CERMI (2005), Gipuzkoako Espetxe Pastoraltza (2006), Juan María Garitano (2007), Izan – Proyecto Hombre fundazioa (2008), Behar Bidasoa (2009), DYA Gipuzkoa (2010), Itxaropen Telefonoa (2011), Laringektomizatuen elkartea (2012), Odol emaileak (2013), Koldo Aulestia (2014), Gipuzkoako Elikagaien Bankua (2015), Hurkoa (2016), Atzegiko boluntarioak (2017), Jose Mari Soroa (2018), Charo Martínez Lascurain (2019), Begisare (2020).

HITZAkide HITZAkide