Igarotako bidearen kronologia bat

Realak aise gainditu du kopako lehen kanporaketa

Reala_kopa (Argazkia: Reala)

Hasi da Espainiako Kopa Realarentzat, 2020ko irabazlearentzat. Kanaria Handiko San Mateo taldearen etxean jokatu zuen bart, eta txuri-urdinek ez zuten aparteko arazorik izan irabazteko. Lau gol sartu zituen Realak, eta etxekoek ez zuten aukera garbirik izan partidaren lehian sartzeko.

Lehen zatia hasi eta berehala aurretik jarri ziren txuri-urdinak Portu eta Aihen jokalarien golei esker. Bigarren zatian, berriz, Sorlothek eta Djouahrak gol bana egin zuten, eta horrela markagailua borobildu zuten: 0-4. Aipagarria izan zen Jon Ander Olasagasti harrobiko jokalariaren debuta.

Realak bihar jakingo du zein den hurrengo kanporaketako aurkaria.

HITZAkide HITZAkide