Esther Ferrer artistak jasoko du 2022ko Urrezko Danborra
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak aho batez erabaki du Esther Ferrer artista donostiarrari ematea 2022ko Urrezko Danborra.
Diziplina desberdinak landu ditu 1937an Donostian jaio eta egun Parisen bizi den artistak. Performance art izeneko jarduera artistikoan Europako artista onenetako bat da. 2008an Espainiako Arte Plastikoen Sari Nazionala jaso zuen eta 2014ean Arte Plastikoen Velazquez saria jaso zuen.
“Ibilbide luzeko artista da Ferrer, eta arte garaikidean muga berriak finkatu ditu. Hiriak kulturaren alde egiten duen apustua nabarmena berretsiko dugu sari honen bitartez”, adierazi du Eneko Goia alkateak.