Indarra dute lagun, lagun
-Ei, zu! Bai, zu! Zer ari zara niri begira? Nitaz barrez? Frikia ni? Argazkirik ez atera, laser ezpatarekin erdibi zaitzaket eta. Indarra gure alde dugu, lagun. Zer uste duzu, zure hobby eta bizioek hobea egiten zaituztela, ala? Crossfit-ak? Yogak? Zure hardcore taldeak? Zure asteburu pasak mendian, furgoneta, txakur eta bikotekidearekin? Lagunekin hanburgerra jateak, “ireki berri duten taberna oso guapo horretan”? Ikatzen gin-tonicak eta ez zuritoak poteatzeak? Realaren partidara joateak, “Futbol modernoari gorroto” jertsearekin? Bengala zaletasunak? Mendi lasterketak? Ahuakate eta izokinarekin tostada integralak gosaltzeak? Mesedez. Pena ematen didazu. Utikan hemendik zure argazki, irri, epai eta kazetari moralarekin.
-Lasai egon, mandalorear. Bagenekien horrelako jendearekin topo egingo genuela. Jarrai dezagun gure bidearekin.
-Bai, baina amorrarazten naute. Joan zaitezte popatik hartzera, besteak baino hobeak zaretela uste duzuen moralistok!