Igarotako bidearen kronologia bat
Kirol agenda

Ibaeta Basketek hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du

IbaetaBasket (Argazkia: Ibaeta Basket)

Liga hasiera irregularra izan ondoren, bolada onean da Ibaeta Basket. Azken bi partidak irabazita, Leganes hartuko dute etxean, bihar arratsaldean. Arerio aproposa da hirugarren neurketa jarraian irabazteko, sailkapenean berdinduta daudelako. Donostiako saskibaloi taldeak Espainiako kopan aritzeko lehian jarraitzen du.

Izotz hockeyan, emakumezkoen Txuri Urdin taldea bueltan da, atsedena hartu ostean. Jokatutako bederatzi neurketak irabazita, liderrak dira 27 punturekin. Hamargarren garaipena eskuratzeko Milenio Panthers bosgarren sailkatua gainditu beharko dute igandean. Gizonezkoen taldeari dagokionez, Jacaren pistan jokatuko dute bihar, ondo bidean. Ez da aurkari erraza izango puntuak batzen jarraitzeko.

Futbolean, Realak Europan eten zuen atzo porroten aroa, eta hurrengo kanporaketan izango dira. Ligan azken bi partidak galduta, garaipenaren bidea berreskuratu nahiko dute. Betisen kontra jokatuko dute igande arratsaldean. Txuri-urdinen arerio zuzena da goiko postuetan, eta, une honetan, aurretik daude andaluziarrak. Beraz, irabaztea oso garrantzitsua izango litzateke Realarentzat. Emakumezkoei dagokienez, ligari helduko diote berriz sailkapeneko bigarren postuari eusteko asmoarekin. Huelva hartuko dute Zubietan, igande eguerdian.

PARTIDAK

Saskibaloia

Emakumezkoen lehen maila, 12. jardunaldia

  • Ibaeta Basket – Leganes (larunbata, 18:00)

Izotz Hockeya

Emakumezkoen lehen maila, 10. jardunaldia

  • Txuri Urdin – Milenio Panthers (igandea, 14:30)

Gizonezkoen lehen maila, 13. jardunaldia

  • Jaca – Txuri Urdin (larunbata, 14:45)

Futbola

Emakumezkoen lehen maila, 13. jardunaldia

  • Reala – Huelva (igandea, 12:00)

Gizonezkoen lehen maila, 17. jardunaldia

  • Betis – Reala (igandea, 18:30)
HITZAkide HITZAkide