Txomiñeneko hainbat leku urez bete dira euriaren eraginez
Urumea ibaiaren goraldiari begira daude Txomiñeneko eta Martuteneko bizilagunak. Txomiñeneko Lanberri auzo elkartekoak kezkatuta daude egoerarekin. Izan ere, Txomineko hainbat leku urez bete dira azken orduetan euri asko egin duelako. Loiola-Txomin tren geltokiko azpiko pasabidea urak hartu du. Era berean, Txomineko parkea itxi dute urez bete delako, eta Martuteneko kartzela pareko errepidean ur putzu handiak sortu dira.
Uholde arriskua ezin da baztertu, eta Urumeak gainezka egin du Martuteneko gune batzuetan. Esaterako, Lugañenea baserriaren inguruan, Donostia Arraun Lagunaken kirol instalazioetan.