Amorante eta Elle Belga Bukowskin izango dira igandean
Bukowskin bigarren kontzertua antolatu du denbora gutxian –hainbat hilabetetan ezer antolatu gabe egon ostean– eta Amorante eta Elle Belga taldeak arituko dira igandean bertan.
Aurreko kontzertua Anarik eman zuen, eta sarrerak iragarri eta gutxira agortu ziren. Oraingo honetan, sarrerak egunean bertan eskuratu ahalko dira.
Amorante, jaiotzezko izenez Iban Urizar (Elgoibar, Gipuzkoa, 1975), gipuzkoar musikaria da. Izen artistikoa Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantariaren abizenak nahastuz sortu zuen, horiek baitziren miresten dituen bi artista. Elle Belga berriz, Asturiaseko indie folk bikoteak, melodia lasai eta esperimentalekin osatzen du bere errepertorioa.