Kosta zerbitzuaren "iruzurrezko utzikeria" salatu du Satorralaiak
Joan den azaroaren 19an bilera egin zuten Gipuzkoako Kosta Zerbitzuarekin, eta bertan emandako erantzun “onartezinak” ezagutarazi nahi izan ditu Satorralaiak. Metroaren obra Kontxako hondartzaren azpian egiteak dituen arriskuen gainean aritu ziren, izandako istripuak aipatzen. Beste ezbeharrik gertatuko ez dela bermatu ahal daitekeen galdetzerakoan, kosta zerbitzuaren buruak “inondik inora ere” ezin dela bermatu erantzun zuen.
Horrelako erantzun bat, “arinkeria” dela uste du Satorralaiak, eta 2020ko abuztuaren 6an kosta zerbitzuak obrak gelditzeko eskatu zuela gogorarazi zioten: “tunelaren obrak hondartzaren errealitate fisikoan eragin kaltegarria izan dutelako”, zihoen hitzez hitz. Horren aurrean “erredakzio akats bat” izan behar zuela erantzun zuen kosta zerbitzuak.
Satorralaiako kideak, haserre agertu dira jasotako erantzunekin, eta Euskoa Jaurlaritzak, “edonolako hausnarketaren gainetik, obra amaitzeari lehentasun osoa” ematen diola salatu dute.

