Putas en lucha kolektiboak solasaldia antolatu du bihar LABen egoitzan
Putas en lucha kolektiboak elkarretaratzea egin zuen Bulebarrean. (Argazkia: Putas en lucha)Putxs en lucha Dokumental emanaldia eta solasaldia antolatu du Donostiako Putas en Lucha kolektiboak bihar, sexu langileen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko egunean, 17:00etan Groseko Laben egoitzan.
Putas en Lucha kolektiboa sexu langile eta sexu langile ohien talde batek osatzen du. Hainbat alderditan estigma ezagutu ondoren, “isiltasunarekin haustea erabaki dute, indarrak, jakintzak eta esperientziak politizatu eta batuz”.
Klase ikuspegia bere egiten duen kolektiboa da, feminismoa eta arrazakeriaren kontrako ikuspegiak txertatzen ditu, intersekzionalitatean kokatuz.
“Sexu lan mota guztiak errespetatzen ditugu, betiere derrigortzerik ez badago, eta modalitate guztiek eskubideak eta bermeak izan beharko lituzketela uste dugu”. Euren aldarrikapenen artean honako hauek daude: Sexu lanean lan eskubideak berma daitezela, lan sexuala utzi nahi dutenentzako lan alternatibak bilatzea eta salerosketaren biktimentzako babesa eta eskubideak bermatzea.


