
Auzotarren beharrei hobeto erantzuteko helburuarekin, Erlauntza proiektua abiatu zuten Donostian, 2018an. Farmaziek rol garrantzitsua dute egitasmoan, herritarren ongizatea baita erdigunea; hiriko hamabost farmazia daude Erlauntzan dagoeneko.

2022an ehun urte beteko ditu Añorga Kultur eta Kirol Elkarteak, eta auzotarrek ospakizunez beteriko urtea antolatzea erabaki dute.

1921ean Donostiako Udalak Espainiako Gerra Ministeritzari Urgull mendia erosi zion. Hala ere, mendiak dituen hamaika bideetan, nonahi aurki daitezke Urgull gotorleku zeneko aztarnak.

Larunbatean antzerkia kalean egingo dute Trapu Zaharra taldeko Lierni Fresnedo eta Jon Rodriguezek. Umoretik, bidaia birtualen agentzia batek etxekoandre bati antolaturiko bidaia antzeztuko dute.

Sergio Lamuedra (Hernani, Gipuzkoa, 1973) txalaparta irakaslea da hainbat herritan. 30 urte baino gehiagoko musika ibilbidea egin du, eta txalaparta berpiztu dutenetako bat dela esan daiteke. Zurartean Txalaparta Elkartea sortu zuen, eta egun elkarte horretako irakaslea da, nahiz eta beste proiektu batzuk ere badituen. Donostiako San Bartolome kalean ematen ditu klaseak. Uda honetan udako ikastaro laburrak ere ematen ari da.