
Eusko Label Ligako liderrak irabazi du Kontxako Banderako gizonezkoen sailkatze estropada: Santurtzik.

Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du hirian, eta 248,92koa da orain. Ondarreta eremu laranjan dago, eta gainerako osasun eremuak, berriz, eremu horian.

Gaur hasiko dira Groseko Zipotz jaiak eta bihar Añorgako eta Kaiko Karmen jaiak. Nahiz eta festak ez diren bere osotasunean ospatuko eta egitaraurik ez den egongo, zenbait ekitaldi eta jarduera egingo dira egun berezi horiei kolorea emateko asmoz.