
Letaman gaztetxea Intxaurrondoko alde zaharrean dagoen gaztetxea da. Bertan elkartzen diren gazteek taberna ireki dute abuztuan, eta tabernako terraza musikaz eta kulturaz alaitzea da beraien helburua. Larunbaterako programazio erakargarria prestatu dute.

Realaren lehenengo taldeak Anoetan jokatuko du, eta bigarrenak, aldiz, Galizian. Bestalde, Donostiarra Ondarroako eta Hondarribiako uretan lehiatuko da asteburuan. Eskubaloian, Bera Berak Summer BAG txapelketa jokatuko du.

29 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten ostegunean Donostian, eta intzidentzia metatuak behera egin du berriz ere: 366,79koa da orain. Intzidentzia altuena Bidebietakoa da, eta baxuena, aldiz, Loiolakoa.

Tutik Clowns (Gari, Montxo eta Joselontxo) pailazo dibertigarri eta umoretsuak dira. ‘Petitxou’ ikuskizuna eskainiko dute gaur 17:00etan Kursaaleko terrazan, eta ondo pasa nahi duen oro gonbidatuta dago.

Bolatoki estaliaz gain, petanka, toka edo potearen jokoa ere izango ditu eraikin honek.