
Aitor Zapirain Lauaizeta parkeko Bordazar baserrian bizi da, eta bertan ateratzen du bizibidea: baserritarra da. Aitaren bideari jarraituz, esnearen ekoizpenean dabil buru-belarri. Bordazarreko behien esneak, Kaiku hornitzeaz gain, Easo eta Irun plazetako esne makinetan du salmenta puntua.

Euskal presoen abokatu izandako edo presoen elkartasun sareetan ibilitako zazpi pertsona epaitzen hasi dira astelehen honetan Espainiako Auzitegi Nazionalean, tartean, hiru donostiar. Auzipetutako batek baino gehiagok torturak salatu ditu.

Donostiako Udalak behin betiko onartu du eremua birsortzeko proiektua, eta 261 etxebizitza eraikitzea aurreikusten dute, besteak beste. Lanak datorren urtean hastea espero du udalak.

Abuztuaren 12ra bitarte auzoan egiten diren erosketek saria izan dezakete. 500 euroko opari txartelak zozkatuko dituzte, eta sare sozialetan sari gehiago eskuratzeko aukera emango dute.

Ur Kirolak Arraun Taldea 1922. urtean sortu zenetik, garaipenez beteriko mendea izan da talde donostiarrarentzat, eta 1960. urteko Erromako Olinpiar Jokoak horren erakusgarri izan ziren: kategoria garrantzitsuenean arraunlari guztiak Ur Kirolak taldekoak ziren.