illunbe txertaketa
Sara_Etxebeste1
Sara Etxebeste, Kokoro tailerra

"Bizi dugun egoerak lagundu digu etxeari balioa ematen"

Euskal Herrian KonMari agiri ofiziala duen aholkulari bakarra da Sara Etxebeste (Errenteria, 1986). Pandemiak etxea antolatzeko beharra azpimarratu duela uste du, eta horrek KonMari metodoari ikusgarritasuna eman diola.

nahia zudaire
Nahia Zudaire, igerilaria

"2019ko munduko txapelketaren ostean gaizki pasa nuen"

Zilarrezko eta brontzezko domina banarekin itzuli da Nahia Zudaire igerilaria (Zubieta, 2004) Madeirako (Portugal) Europako Txapelketa Egokitutik; estilo libreko 400 metrotan eta 100 metrotan irabazi zituen, hurrenez hurren. Tokioko Paralinpiar Jokoetan izango da ziurrenik, eta joko hauek «gozatzeko eta ikasteko» erabiliko ditu.

(Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)

Urrezko danborretik brontzezko eskulturara

‘Hondalea’ Santa Klara uhartera iritsi ahal izateko prozesua luzea izan da. Bost urte egin behar dugu atzera: Cristina Iglesiasi Urrezko Danborra eman zioten urtera.

haztegia
Atzera Begira

Otarrainak Pasealeku Berrian hazten ziren

Pasealeku Berritik ibiltzean, Aquariumaren ondoko plazara heldu eta barandatik behera begiratuz gero, olatuen joan-etorrien artean hormigoizko egitura zahar bat ikusten da. Garai batean han egondako itsaski haztegiaren arrastoak dira, eta 3.000 otarrain inguru izatera heldu zen.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide