Loiolako Erribera: planoetatik komunitatera

Martxan da Koldo Mitxelena literatura lehiaketa

2020ko edizioko saridunak. (Argazkia: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua) 2020ko edizioko saridunak. (Argazkia: Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua)

32. Koldo Mitxelena literatura lehiaketa martxan da. 8 eta 18 urte arteko pertsonek komikia, webkomikia, olerkia, ipuina, bertso papera edo mikroipuina idatzi ahalko dute, otsailaren 16a baino lehen. Ikastetxeetan edota Udaleko Euskara Zerbitzuan aurkeztu beharko dute partaideek idatzitakoa: originala izateaz gain, euskaraz egon behar du idatzita. Sari banaketa ekainaren 5ean izango da udaletxeko Udalbatza Arteoan.

Literatura lehiaketaren oinarriak zehatz mehatz ezagutzeko, egin klik hemen.

HITZAkide HITZAkide