89 urte betetzear dela, bizitza osoan zehar entzun nahi zuena entzun berri du Josefa 'Pepi' Berasategi Etxeberriak (Antigua, 1935): Hipolito Berasategi Alcalde aitaren gorpuzkiak aurkitu dituzte.
Pop eremutik aldendu, eta liedak konposatu ditu Joserra Senperenak bere azken lanean: 'Lied koadernoa'. Gaur egungo euskal poeten hitzak baliatu ditu horretarako, eta horiei Maite Arruabarrena mezzosopranoak jarri die ahotsa. Senperenak aitortu du ez dela poesia zalea, baina poesia ardatz hartuta ondu duen hirugarren lana du: «Banpiro baten gisan baliatu dut poesia musika egiteko».
25 urte dira Aitor Zabaleta realzalea Madrilgo Vicente Calderon estadioaren inguruan hil zutela. 25 urte, familia eta ingurukoen memoria ez ezik, realzaleena ere labankadez belztu zutela. Urteurrenaren bueltan elkartu gara Iker Zabaletarekin Aratz Erretegian, anaiaren argazkia eta izena daraman plazatik 130 metrora. Zabaletarren lantokia da erretegia, baita familiaren babeslekua ere. 35 urte daramatzate Ibaetako sukaldean, eta horrek sostengatu ditu, hein batean, Aitorrek bete ezin daitekeen hutsunea utzi zuenetik.
Sotos farmazia dagoen lekuan, Francisco Ager Macazayren denda zegoen garai batean. Oliba olioa saltzen zuen bertan, eta, Ancoraren arabera, garai hartako inskripzioak aurkitu dituzte farmazia eraberritzeko egiten ari diren lanetan.
Horrez gain, gaur manifestazioa egingo dute 19:00etan, Bulebarretik hasita.