
Bandera igoeran estreinakoz emakumeek eta auzoetako danborradek parte hartu zutenetik 25 urte beteko dira aurten.

Urrezko Danborra jasoko duen dantzariak igandean, 19:00etan, emanaldi bat eskainiko du bere dantza taldearekin, "emozioz, mugimenduz eta ilusioz beteriko ikuskizuna" eskainiz.

Hamaika danborrada inklusiboa Sarriegiko martxen erritmoan hasiko da urtarrilaren 20an, 08:30ean, Arrasate kaleko ONCEren egoitzaren aurrean.

Hurrengo ostiralean botako dute Antiguako jaietako txupinazoa, baina larunbat honetan hasiko dira jaietarako motorrak berotzen, egun osoko ziklo festarekin.

Haritzalde Naturzaleen Elkarteak hazi banaketa bat antolatu du larunbaterako (hilak 13), Parte Zaharrean.

Elkarrekin Donostiak udalbatzan eztabaidatzeko mozio bat aurkeztuko duela jakinarazi du, EAJren eta PSE-EEren gobernuari hotzaren aterpetxea irekitzeko protokoloaren aldaketa eskatuz.