
Auzoko eragile, enpresa eta herritarrekin hitz egin ostean, kezkak mahai gaineratuko dituzte udaleko batzordeetan.

Elkarretaratzean nabarmendu dutenez, "oldarraldi judizialak ez du etenik": "Kezkaz bizi dugu behin eta berriz euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzia sorta.

4.731 haurrek hartuko dute parte, eta XIX. mendeko gizarteko pertsonaiak San Jose eta Santa Teresa ikastetxeetako haurrek gorpuztuko dituzte.

Abenduan izan ziren atxiloketak, eta Espainiako Poliziak "egitura kriminal bat osatzea" egozten die kideei.

Antiguako jaiek Herenegun, Oihu eta Indabe taldeek egindako ereserkia izango dute aurten.

Donostiako Udalak irmoki salatu du epaitegiak baliogabetzat jo izana Udaltzaingoaren lan deialdiaren euskara eskakizuna, eta bat egin du ostiral honetako elkarretaratzearekin.

Bueltan da Donostiara maskaren erabilera. Espainiako Osasun Ministerioak erabilera derrigorrezkoa ezarri du eta erkidegoek egindako eskaerei uko egin die.

2024ko lehen hiruhilekoan zinema eta zientzien inguruko film, aurkezpen eta solasaldiak izango dira Donostian.

Bikonbota bildumaren proiektua aurkezteaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiari eta museoari artistaren bi obra eman zizkieten.

Martxoaren 24ean egingo da Donostiatik Hondarribirainoko mendi lasterketa, Talaia bidea eta bi naturagune babestu, Ulia eta Jaizkibel mendiak, zeharkatzen dituena. Parte hartu nahi duenak, bihar, 12:00etan, izango du izena emateko aukera.