
Candido Aranbururen eta Pedro Etxeberriaren ekimenez eraiki zuten Loiolako Lopetedi Berri eraikina, urtarrilean eraitsi zutena.

Ainhoa Iñigok hamasei urte igaro ditu Alfontso VIII.a kaleko Sustrai belar dendan produktu organikoak saltzen. Askorentzat erreferentziazko gunea den arren, saltokiak ateak itxi beharko ditu, kontratua berritzeari uko egin baitio lokalaren jabeak. Pena handiarekin, martxoaren 23an jaitsiko du pertsiana azkenekoz, eta nostalgiak hartuko du orain arte gertutasunagatik nagusitu den gunea.

Igeriketa egokituan, Aberdeenen bikain aritu dira Iñigo Llopis eta Nahia Zudaire donostiarrak; bi domina eskuratu ditu Llopisek eta errekor bat hautsi du Zudairek.