Aingeru Zaindariaren erromeria ospatu dute pozez eta jai giroan gaur Ibaetan
Aingeru Zaindariaren erromeria ospatu dute gaur Ibaetako bizilagunek. 100 urte inguru dituen erromeriak egun eguzkitsuarekin eta goiz hotzarekin eman dio gaurkoari hasiera; izan ere, Aingeru Zaindariaren Eguna ospatzeko desiratzen zeuden Ibaetako bizilagunak, eta pozez eta jai giroan pasatu dute goiza.
11:00etan mezarekin hasi dute eguna eta saldarekin berotu dira kanpoan zeudenak. Estangaren eskutik trikitiaren doinuek lagundu dute baita ere oinaren hotz kalanbreak ekiditen, eta batzuk dantzatzera animatu dira. Aurretik, hala ere, plazan inor ez da geratu txorizo edo haragi pintxoa dastatu gabe.
Eguzkiak epeltasuna baino, beroa ekarri duenean, batzuek txamarrak gainetik kendu eta plazerez egon dira Amasorrain eta Ibai ikastolako haurren Aingeru Zaindariaren sokadantza ikusten.
Goizari amaiera emateko betiko laukotea bertsotan aritu da: Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiak, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. Metroa eta Basque Culinary Center izan dira jorratutako gaiak. Baita eguraldia eta traktoreak ere. Aipagarria da baita ere Lizasoren txamarra horiak eta biserak eman duen jokoa.
Jarrain ikus ditzakezue goizeko argazkiak.