Ibaeta Basketek Eurokopan aritzeko izena eman du
Ibaeta Basketeko jokalariak, Gaska kiroldegian.Ibaeta Basket Ligan denboraldi txukuna egin ondoren, Ibaeta Basketek Eurokopan maila eman nahi du. Horretarako, izena eman dutela jakinarazi dute. Zozketa hilaren 18an egingo dute Munichen (Alemania).
Donostiako taldea datorren sasoira begira lanean ari da, eta fitxaketak eta kontratu berritzeak iragarri dituzten azken asteotan. Fitxatu dituztenak dira Louice Halvarsson, Delicia Washintong, Lola Pendande, Nastja Claessens eta Roso Buch. Aldiz, kontratua berritu eta jarraituko dutenak beste hauek dira: Alba Prieto, Lara Gonzalez, Becky Massey eta Iris Mbulito.

