Igarotako bidearen kronologia bat
Klik-klak

Argia eta isiltasunak

Ni ez naiz Tolosakoa. Alegia, ez naizela to-lo-sabe bat, eta gizona izan arren, saiatzen naiz guztiari buruz iritzia ez ematen denbora guztian eta leku guztietan. Batzuetan, zail jartzen du munduak, eta argia dela eta ez dela, denok orain larrituta gauden moduan, zerbait esateko beharra ekidin ezina dela dirudi.

Baina aizu, ez ote da hori bera akaso behar duguna? Isiltasun apur bat?

Gauzen garrantziaz konturatzen gara haien falta dugunean. Neurri gabeko kontsumoarekin oharkabean pasatzen zaizkigu bizipenak, argazkiak, mezuak, gorputzak, oroitzapenak, lagunak, ideiak, kantuak eta, amaieran, bizitza bera ere. 

Badakizue, Gure Bazterrak poema. Lanbroak dena ezkutatzen duenean ateratzen dela ezkutukoa, «geure baitan pizten diren bazter miresgarriak», alegia. 

Zarata gehiegi dagoenean, isiltasun apur bat. Elkar ulertzen hasteko.

HITZAkide HITZAkide