Disko berria argitaratu du Pelaxek bakarka: 'Koberrak'

“Pelaxen ibilbidean egindako lagunei eskainitako diskoa da hau”. Halaxe azaldu du Unai Pelayo musikariak (Egia, 1989) argitaratu berri duen bakarkako lanaren muina. Eta ulertzekoa da: euskal eszenako gertuko taldeen bertsio soilez osatuta dago diskoa.
Kaskezur, Lurra, Physis versus Nomos, Bidelapurrak, Adrian Perez, Sorotan Babies (orain Noiz) eta Sofa taldeen bertsio bana egin du Pelaxek eta, osatzeko, Karen Daltonen ospetsu egin zuen Something on your mind kantuaren itzulpen “librea” egin du.
Pelax taldea oso ezaguna da euskal rockaren eszenan, eta hainbat lan osatu dituzte Unai Pelayok, Iker Vazquezek, Iñigo Ozaetak eta Andoni Olaetxeak sortutako laukoteak. Honako honetan, ordea, bakarrik azaldu da Pelayo, hasiera-hasierako soiltasunera itzuli asmoz. Honela, lana bakarkakoa den arren, taldean ibilbidean koherentea dela ulertzen dute Pelaxekoek: taldearen oinarriekin lotura indartzen laguntzen baitu lanak.