Gipuzkoako Aldundia Etxebizitza Legea «blokeatzen» ari dela salatu du Kaleratzeak Stopek

Kaleratzeak Stopek salatu du Gipuzkoako Foru Aldundia Etxebizitza Legearen aplikazioa blokeatzen ari dela, Gipuzkoako tentsiopeko udalerriek ezin dituztelako alokairuen prezioak mugatu. Azaldu dutenez, Espainiako Etxebizitza Ministerioak oraindik ez ditu jaso erreferentziazko prezioen indizeak egiteko behar diren Gipuzkoako zergadunen datuak, eta, beraz, “tentsionatuta” dauden udalerrietako udalek ezin dute esku hartu tokiko alokairuaren merkatuan.
Egoera horretan daude Errenteria (urtarrilaren 30eko EAOan argitaratua), Irun, Lasarte-oria eta Zumaia (apirilaren 30eko EAOan argitaratua). Gauza bera gerta daiteke Donostia, Hernani eta, ziurrenik, Astigarraga eta Tolosakoak argitaratzen direnean: “Egoera are okerragoa da kontuan hartuta Donostian 3.000 etxebizitza daudela edukitzaile handien eta putre-funtsen esku”.
Kaleratzeak STOPek, Azorako Maizterrak eta Alokairu Benta Berri plataformekin batera, 2023an mozioak aurkeztu ditu herrialdeko hamar udaletxetan, Donostia eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak barne, alokairuen prezio espekulatiboen kontrola arautzen duen Etxebizitzaren Legea aplikatzea eskatzeko, eta otsailean aurkeztutako mozioaren bidez, Aldundiari eskatu zitzaion alokairu prezioen indizea ahalik eta azkarren egiteko.
Aldundiaren jarrera “arduragabea” salatu dute prenstaurrekoan, “drama soziala” arintzeko botondate politiko falta salatuz: “Horren ondorioz, tentsioan dauden udalerriek, hain zuzen ere alokairuaren merkatuko prezio garestiengatik, ezin dute esku hartu”. Azaldu dutenez, Gipuzkoako herritarren %80k baino gehiagok iritzi-inkestetan adierazi dute “ados daudela lurraldeko eta Donostiako alokairu ordainezinak jaistearekin, estatuko metro karratu garestiena baitute, etxebizitza eskuratzea eragozten baitiete eta alokairua ez ordaintzeagatiko etxegabetze-eskaeren arrazoi nagusia baitira”.
Plataformaren ustez, “borondate politiko falta horrek” jabe handien, bankuen, inbertsio-funtsen eta higiezinen interesen alde egiten du: “Etxebizitza espekulazio negozio bihurtu dute, eta beharrezkoa da ondasun komunaren onurarako esku hartzea eta kontrolatzea, hala nola finantza merkatuak esku hartu behar duen 2008koa bezalako krisi berriak saihesteko edo energia, beste itzalaldi bat eragozteko”·.