Altxatzeko burua!

Udalak kanpainak egiten dituen aldiro pizten zait alarmaren bat edo beste. Ez ados ez nagoelako. Normalean da ezertarako balio ez duelako. Zeinena da esaldi hori: hauteskundeek zerbait aldatuko balute, debekatuta egongo lirateke… Orain, mugikorrekiko dependentziarekin egin dute helduek haurrentzat egindako kanpaina bera: Altxa Burua.
Ekologistek zenbat urte daramate munduaren amaiera iragartzen? 1970eko hamarkadatik gutxienez, atzera bueltarik gabeko autobidean garela ohartarazi dute. Eta zein izan da erakundeen erantzuna, klima aldaketaren aurrean? Norberaren kontzientzian eragitea: bananak plastiko zorro gabe erosteko ardura, eta zaborra sailkatzekoa (baina ez atez atekoarekin; sailkatu, baina ez gehiegi).
Eta emaitzak? Ba, hori.
Ez dela etorriko aldaketa handirik aldaketa txikien batuketarekin soilik, eta ez behintzat, aldaketa indibidualetatik. Egiturak aldatu behar direla, alegia. Horretarako, lehenengo urratsa, monopoliorik gabeko eta jabetza libreko Interneta. Bigarren urratsa —eta honek guztirako balio du—, Dut entzun: «Ekintza zuzena gure bizitzen gain, berjabetza!».