
Amara Berriko San Joan jaiak gaur abiatuko dira, jarduerez beteriko hiru egunekin. Dena dela, hilaren 23an, San Joan bezperan, borobilduko dituzte festak.

FesTBal ‘25 ekitaldia antolatu du Telmo Balentziaga de Leizaolak (Antigua, 2002): tatuajeak, musika, erakusketa artistikoak… orotariko proiektu eta artistak bilduko dira larunbatean Ametzagainan.

'Jesusen Bihotza' monumentua hiriko ia edozein puntutatik ikusten da. Batzuentzako hiriaren irudi ederra da, beste askorentzat, berriz, frankismoaren ondarea. Eztabaida abiatu berri da Memoria Historikoaren Aholku Batzordean aurkeztutako dokumentuekin.

Eneko Goia alkateak berretsi du «zigor handiago bat» merezi dutela delitu bera egiteagatik atxiloturikoek. Ordea, Segurtasun Sailaren txosten baten arabera, Donostian nabarmen jaitsi da delitu beragatik behin baino gehiago atxilotutakoen kopurua.