
Vicent Molins idazle valentziarrak ‘Ciudad Clickbait’ liburua aurkeztu zuen ostegunean San Jeronimo kaleko Kriptan, Bizilagunekin eta Manteo Bizirik plataformek antolatutako solasaldiaren bidez.

Easo kalearen zati handi bat berritu eta eraldatu dute, metroaren igarobidearen lanengatik itxita egon ondoren.

1988an, Donostiak 400 igogailu historiko baino gehiago zituen martxan. Ordea, urte hartan sartu zen araudiak %90 kentzea ekarri zuen.

Euskotren eta Eusko Label ligetako hirugarren eta laugarren jardunaldiak jokatuko dira asteburuan. Biharko estropada, Kontxako Badian izango da.

Udaltzaingoak eraman zuen emakumea ospitalera, "zauriak eta kolpeak" zituelako. Ospitalean, emakumeak jakinarazi zuen aurreko gauean sexu eraso bat pairatu zuela pertsona beraren partetik. Erasotzailearen bila dabiltza.