
Zaporeak proiektuak zortzigarren Koxk! ekimena egingo du Intxaurrondoko Bernart Etxepare plazan, igandean. Azoka 11:00etan hasiko da, eta Lesboseko errefuxiatuen kanpamendurako dirua biltzen ariko dira, pintxoak eta edariak eskainiz.

Amara Berriko San Joan jaiak gaur abiatuko dira, jarduerez beteriko hiru egunekin. Dena dela, hilaren 23an, San Joan bezperan, borobilduko dituzte festak.

FesTBal ‘25 ekitaldia antolatu du Telmo Balentziaga de Leizaolak (Antigua, 2002): tatuajeak, musika, erakusketa artistikoak… orotariko proiektu eta artistak bilduko dira larunbatean Ametzagainan.

Txuri-urdinek Bartzelona azken sailkatuaren kontra jokatuko dute Zubietan etzi, 12:00etan.

Maiatzera arte luzatuko den jarduera egitarauko lehena, Groseko arte galeran gaurtik ikusgai dagoen 'Hamarreko 10 emakume' erakusketa da.