
Parte Zaharrean Bizi auzo elkarteak irregulartasunak salatu ditu Parte Zaharreko lizentzia askoren harira, baita salatu ere "onuraduna" ostalaritza dela "beti". Azalpenak eta ardurak eskatu dituzte.

OSA+MUJIKA bikotea osatzen dute Jaiotz Osak (Zumaia, 1987) eta Xabier Mujikak (Herrera, 1986). Dantza bezain presente dituzte iruditeria, jantziteria, eta batez ere, koloreak. Hainbat dira dagoeneko taularatu dituzten ikuskizun biziak: 'Suddendly', 'Kenpohobia' eta 'Abundance', esaterako. Datorren larunbatean, estreinaldi berri batekin datoz: 'Lana', soldatapeko lanaren inguruan hausnartzeko.