Igarotako bidearen kronologia bat
Klik-klak

Esnatu lurra, esnatu

Cementos Rezolaren eraikina.Joseba Parron San Sebastian

Pasatu dira jada inauteriak. Bukatu dira Añorgako dibertimendu eta komeriak. Lurrari esnatzeko egin diogu kantu, hemendik hasita Mauleraino, Atharratzetik Markinaraino, koko eta zirtzilak biderkatuz. 

Udaberria ate joka dugu eta, lurra, esnatu baino, lozorroan sartuta dago. Lozorroan baino, sedazio fasean. Bizitza ederrerako lehengai guztiak eman zizkigun lurrak: jakiak, eguzkia, ura, emozioak, inteligentzia, artea, sagardoa eta arin-arina, besteak beste. Bizitza ederrerako lehengai guztiak eman dizkigun arren, aukeratu dugu beste bide bat: erra eta gerra. 

«Zementuaren kontrako frontea antolatu!», diote Lurraren Altxamenduek. Zementuaren kontrakoa eta bakearen aldekoa. Esku guztiak beharko ditugu mundu berri bat eraikitzeko. Alegia, lurra esnatzeko. Aizkorak zorroztu beharrean, lore baratzetan jarriko bagenu indarra?

HITZAkide HITZAkide