Ibaeta Basketek hirukote baten jarraipena ziurtatu du
Irene Murua, Maria Eraunzetamurgil eta Veronika Remenerova.Ibaeta Basket 2026-2027ko denboraldiari begira lanean ari da Ibaeta Basket, eta jarraituko duten hiru jokalariren konpromisoa berretsi dute: Maria Eraunzetamurgil donostiarra, Irene Murua eta Veronika Remenerova. Hiruek datorren sasoirako adostua zuten kontratua beteko dute.
Bestalde, hiruko horri Paige Robinson gehitu behar zaio. Klubak baimena eman zion Atlanta Dreams taldearekin jokatzeko. Dena dela, Donostiara bueltatuko da datorren sasoian, kontratua berritu ostean.


