'Erreka Mari' azkeneko aldiz taularatu dute
55 urteko ibilbide emankorrari bukaera eman dio Txotxongillo taldeak, Loiolako kultur etxean.
'Erreka Mari' ikuskizuna, Loiolako kultur etxean.Joseba Parron San Sebastian Agur esateko unea iritsi da. Enkarni Genuak eta Manolo Gomezek osaturiko Txotxongillo taldeak erretreta hartu du. 55 urteko ibilbidea beteta, Erreka Mari ikuskizuna azkeneko aldiz taularatu zuten atzo, Loiola Kultur Etxean. Berezia, hunkigarria eta sentitua izan zen emanaldia.
Bertara joan ez zirenek, oraindik ere aukera dute Txotxongillo taldearen historia jasotzen duen 55 urteko istorioak txotxongiloekin erakusketa ikusteko, leku berean. Hain zuzen ere, konpainiak 50 urte bete zituenean, Genua elkarrizketatzeko aukera izan zuen IRUTXULOKO HITZAk, eta bideo batean jaso zuen solasaldi hura, pandemia betean.
Joseba Parron San Sebastian argazkilaria atzoko azken emanaldian izan zen, eta irudi bilduma berezia osatu du:


