Koloredun euritan dantzan hasi dituzte jaiak
Larratxoko jaiak holi festarekin hasi dituzte, euriari aurre eginez.Inaxio Esnaola Aranzadi Hasi dira Larratxoko jaiak ohitura bihurtu duten holi festa koloretsuarekin. Atzo arratsaldean egin zuten txupinazoa, euripean. Hain zuzen ere, suziriak eta koloretako hautsak harrotu baino pare bat minutu lehenago hasi ziren euri tantak. Noski, horrek ez zuen festen hasiera ilundu, alderantziz. Koloretsua eta herri girokoa izan zen, haur, gazte eta familien parte hartzearekin.
Egitarau zabala dute aurretik, eta eguraldi hobea izango dute asteburuan. Jarraian ikus dezakezue holi festaren argazki bilduma.

