Adria Domenech kataluniarra da bigarren fitxaketa
Adria Domenech saskibaloi jokalaria. Askatuak Gipuzkoak jakinarazi duenez, Adria Domenech jokalari kataluniarra fitxatu dute 2026-2027ko denboraldirako. Iragartzen duten bigarrena da, atzo Lucas Capalbo joko antolatzailearen fitxaketa baieztatu ondoren.
Domenechek 23 urte ditu eta 2,08 metroko garaiera du. Hegaleko pibota da eta Cartagena taldean aritu zen pasa den sasoian, Lehen FEB mailan. Badalonako Joventuten harrobian hezitakoa da, eta klubak dioenez, “bere aldakortasun, mugikortasun eta jokatzeko gaitasunagatik” nabarmentzen den jokalaria da.
Gaztea izan arren, hainbat taldetan ibili da: Prat, Oviedo, Betis eta Cartagena. Horrela, esperientzia pilatu du Lehen FEB mailan. Bestalde, Espainiako selekzioarekin jokatu izan du beheko mailetan, eta 2018ko 16 urtez azpiko Europako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen, eta 2022ko 20 urtez azpiko Europako txapelketa irabazi zuen.

