Musikeneko aferarekin «kezkatuta» agertu da alkatea, «hiriko erreferentziazko zentro baten irudia zikintzen duelako»
Musikene zentroa, Bentaberrin.Musikene Pasa den ekainean, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko hamar ikasle eta ikasle ohik eta Parisko Rueil-Malmaison kontserbatorioko beste ikasle batek irakasle baten ustezko “abusuak, umiliazioak eta tratu txarrak” salatu zituzten. Zentroak jakinarazi zuen “arretaz” ikertuko dituztela salaketak, eta horretan dihardute.
Gaiaren inguruan galdetu diote gaur Jon Insausti alkateari, Tokiko Gobernu Batzorde osteko agerraldian. Aitortu du “kezkatuta” dagoela aferarekin, “hiriko erreferentziazko zentro baten irudia zikintzen duelako, irakasle bat ez delako ondo jokatzen ari”.
Udala Musikeneri laguntzeko dagoela gaineratu du, eta egiten ari diren ikerketa errespetatuko dutela: “Barruan gertatu dena ikertzen ari dira, dagozkien mekanismoekin eta protokoloekin. Salaketak frogatzen badira, irakasle horri dagozkion neurriak aplikatu beharko zaizkio”.

