Ostegunean Parte Zaharra karroz bete nahi du KASek
KASen debekuaren aurka jende mordoa elkartu zen Plaza Berrian aurreko hilabetean.Joseba Parron San Sebastian Abuztuaren 27an, osteguna, Parte Zaharra karroz (edo erosketa poltsez) bete nahi dute Kaleko Afari Solidariak taldeko kideek. Donostian “erosketa orga bat eramateak susmagarri” egiten zaituela salatu dute eta horregatik, 19:30ean Parte Zaharrera karroekin gerturatzeko gonbita zabaldu diete donostiarrei; ibilaldia Plaza Berrian amaituko da, 20:00etan.
Ia hilabete igaro da Donostiako Udal Gobernuak Kaleko Afari Solidarioak taldearen jarduna debekatu zituenetik, eta ordutik hainbat izan dira, haien kabuz, bokatak banatzen aritu direnak. Horien aurka ere egin dute, Udaltzaingoa haien aurka jazartu dela salatu zuten eta identifikatuak izan direla ere jakinarazi dute, bai Kaleko Afari Solidarioak-eko kideek, baita Donostiako Harrera Sareak ere.


