Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko irudi bilduma
Kaian giro polita jarri dute traineru bakoitzaren zaleek, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian.Joseba Parron San Sebastian Tenperaturak gora egin ahala, Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko giroa ere berotu da. Lehian aritu diren hamasei traineruen zaleek kaia, Pasealeku Berria eta ingurua hartu dituzte, arraunaz behar den moduan gozatzeko.
Uretan, lehia politak ikusi ahal izan dira. Emakumezkoetan, Donostia Arraun Lagunak-ek erakutsi du bere historiako bosgarren Kontxa nahi duela. Hori lortzeko urratsa egin dute gaur, bigarren txandan, Tolosaldea bigarren sailkatuari bederatzi segundoko tartea aterata. Ohorezko txandan izango dira, datorren igandean. Donostiarrako neskek, berriz, estropada ona jokatu dute lehen txandan, eta seigarren postuan bukatu duten arren, sailkapenean gora egiteko aukera izango dute bigarren jardunaldian.
Gizonezkoetan, Donostiarrak oso gertu izan du lehen jardunaldiko garaipena. Orio faboritoarekin parez pare aritu dira lehen txandan, eta bigarren tokian iritsi dira helmugara. Hiru segundoko desabantaila dute datorren igandeari begira, eta balentria lortzeko aukerak dituzte. Ohorezko txandan, gaurko maila bera erakutsi beharko dute.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak osatu du lehen jardunaldiko irudi bilduma:

