Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko irudi bilduma
Hibaikako eta beste hainbat traineruetako zaleak kaiko arrapalan, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian.Joseba Parron San Sebastian Arrauna ikusgarria eta koloretsua da, eta Kontxako Bandera da horren erakusgarri. Bigarren jardunaldian, zale askoz ere gehiago batu dira Donostiako kostaldean, kaian, Urgull mendian, itsasoaren alboetan… Kolore horia eta txuri-urdina nabarmendu dira itsasoan, baina askoz gehiago ikusi ahal izan dira aipaturiko lekuetan.
Donostiak bitik bandera bakarra eskuratu du, biak lortzeko ametsa azken unera arte bizirik mantendu den arren. Donostia Arraun Lagunak-ek bere bosgarren emakumezkoen Kontxako Bandera astindu du, hiriaren erreferente direla erakutsiz. Gizonezkoetan, berriz, Donostiarrak bigarren tokiarekin konformatu behar izan du, Orio gainditzea ezinezkoa izan delako.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak osatu du bigarren jardunaldiko irudi bilduma:

