Sabino Ormazabal omenduko dute Larrainxarra muinoan
Sabino Ormazabali omenaldia, Gladys Enea parkean.Joseba Parron San Sebastian Abuztuan zendu zen Sabino Ormazabal kausa askotako militante donostiarra (1953-2026), 72 urte zituela. Horrela, haren omenezko ekitaldia antolatu du Eguzki talde ekologistak Nafarroako Larrainxarra muinoan, urriaren 11n. Ollokiako aparkalekutik (Irati-Abodi, Nafarroa) abiatuko dira muinora, 12:00etan.
Donostian, abuztuan bertan egin zuten agur ekitaldi jendetsu eta hunkigarria, Gladys Enea parkean. Hemen irakur dezakezue albistea, baita irudi bilduma ikusi ere.


