Ibon Urbietak utzi egin dio Donostiarrako entrenatzaile izateari
Ibon Urbieta kaiko arrapalan, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian.Donostiarra Donostiarra Kaiarribak jakinarazi duenez, Ibon Urbietak ez du emakumezkoen traineruko entrenatzaile gisa jarraituko 2027ko denboraldian. Oriotarra taldea maila gorenean mantentzen saiatu den arren, ez da posible izan. Horrela, ETE ligan ariko dira Donostiarrako neskak datorren sasoian.
Klubak eskerrak eman dizkio Urbietari erakutsitako lan, dedikazio eta konpromisoagatik: “Horregatik guztiagatik, bihotz-bihotzez eta estimu osoz esaten diogu agur, zorterik onena opatuz etorkizunerako”.
Une honetan, Donostiarra Kaiarriba entrenatzaile berri egokiena bilatzeko lanean ari da, “kirol proiektuari jarraipena emateko eta hurrengo kanpainari begira maila lehiakor handienari eusteko”.

