Landareak hobeto ezagutzeko eta hobeto zaintzen ikasteko liburua argitaratu du Jakoba Errekondok: 'Etxeko landareak'. Haren ustez, loreak etxeko poza dira, eta ongi zaintzen dituenak bizitzaren edertasuna jasotzen du opari. Liburu honek hobeto zaintzeko gakoak emango dizkigu. Liburu honetan deskubrituko dituzu bakoitzaren jatorria, beharrak eta gustuak.
Euskal Herrian KonMari agiri ofiziala duen aholkulari bakarra da Sara Etxebeste (Errenteria, 1986). Pandemiak etxea antolatzeko beharra azpimarratu duela uste du, eta horrek KonMari metodoari ikusgarritasuna eman diola.
Apal denda eta estudioak barne espazioak eraberritzen ditu: gehienak etxebizitzak dira, baina ileapaindegi bat ere eraberritzen ari dira. Etxeak eta bezeroak emandako informazioarekin osatzen dituzte diseinuak, eta pandemiak jendearen beharrak aldatu dituela nabaritu dute.
Zaharkitutako eraikinak biziberritzea: hori da Arkupen duten eguneroko ogia. Urte asko dituzten eraikinek hezetasunak eta fatxadako arazoak izaten dituzte, eta isolamendua hobetzeko aprobetxatu ohi dute.
Etxean lehen baino denbora gehiago pasatzen dugu oraingo garaiotan, eta etxea nahi dugun moduan dekoratuta izanez gero, atseginagoak izango dira ordu horiek. Jarraian, Donostiako hainbat saltokiren gomendioak, etxeari ukitu berezi bat emateko.
Drogeria produktuak eta pinturak hasi ziren saltzen 1955. urtean, eta, gutxinaka, gero eta produktu gehiago jarri zituzten salgai; azkenean, pinturetan espezializatu ziren, eta, egun, material eta gainazal guztietarako pinturak, estaldurak eta esmalteak saltzen dituzte Gipuzkoan dituzten bost dendetan.