Donostiako Parte Zaharretik barrena, hiriak euskararekin dituen loturak ezagutu ditugu Nerea Arriola aktorearen eta Beñat Gaztelumendi bertsolariaren eskutik. Euskaraldiaren harira antolatu du Bagera elkarteak bertso-ibilaldi gidatua.
Donostiako Euskaltzaleen Topaketak egin dituzte gaur San Telmo museoan. Bagerak antolatuta, harrera eta euskara izan dituzte hizpide, mahai inguru eta talde dinamika baten bidez.
Euskaraldia bere azken txanpan sartu da, baina txapak paparretik kendu eta gorde aurretik, igandera bitartean, hiriko auzoetan burutuko dituzten hamaika jardueretan murgiltzeko aukera dute, oraindik ere, 'ahobiziek' eta 'belarriprestek'.