Hamar urte bete berri dituen Hunky Dory lurrin dendako arduraduna da Maddalen Marzol (Andoain, 1985). Bazkaltzeko duen denboran egin digu tartea, askotariko gaiez hitz egiteko: usaimenaren garrantziaz, bere buletinaz, metroaz, turismoaz eta abar.
Urteak daramatza herri izaera duen auzoa hobetzeko eta biziberritzeko lanean. Maite Barron (Martutene, 1985) izan zen Martutene Bizirik plataformaren sortzaileetako bat, eta egun Sarroeta auzo elkarteko presidentea ere bada. Donostiako periferian bizitzearen gabeziak gainditzea du helburu, Martutenen bizitzeak merezi duelako.
Donostiako Heavy Jaiari esker da ezaguna Jesus Navarro (Antigua, 1964). Zaletasunak bultzatuta hasi zen antolatzen, eta, aurten, 23. edizioa egin dute.
Itzultzailea eta aktorea da Aiora Enparantza Armentia (Ibaeta, 1995). Bagera Euskaltzaleen Elkartean ari da lanean gaur egun.
Paulina Garmendiak eta Juan Antonio Irulegik 1933an ireki zuten Parte Zaharreko Intza taberna. Gordetzen duen «erresistentzia historia» komiki batean jaso du Dani Fano komikigileak (Amara Berri, 1968).
Umorezko euskal bakarrizketak loratu dira azkenaldian, beste umoregile askoren artean, Maialen Sorzabalbereri esker (Antigua, 1996). Gazteek eginda eta gazteentzat, Barrexerka taldearekin eskemak hausten hasi ziren Sorzabalbere eta bere kideak duela urte batzuk, eta erreferente bihurtzen hasiak dira. Bermut baten bueltan elkartu gara berarekin, Amarako La Bodeguillan, umoreaz, gidoigintzaz eta bestez hitz egiteko.
Denetarik probatzea gustuko du Haritz Rodriguezek (Caracas, Venezuela, 1978). Kazetaritzan, marketinean eta aholkularitzan egindako bideaz elikatu ostean, sagardoaren aparretan ere murgildu zen. Horrek eraman du Aietekoa 'pommelier' izatera.
‘Mi querido Klikowsky’, ‘Vaya Semanita’ eta ‘Gym Tony’ telesailetan aritutakoa da Miriam Cabeza (Aiete, 1984) aktorea, eta hainbat gauza egiteko asmoa du 2020an, ez soilik aktore gisa.
Aretha Franklin da Lidia Insausti abeslariaren (Gros, 1993) erreferente nagusia, eta bere musikan islatzen da hori. Oso aktibo dabil azkenaldian Ispirit gospel taldearekin.
Zaldibiarra izatez, 11 urte daramatza Aitziber Garmendiak Donostian bizitzen eta lan egiten. ‘Txanogorritxotik otso emera’ antzezlana estreinatu berri du Viktoria Eugenia Klubean.