Altza BHI institutuan Rexcatering egitasmoa jarri dute martxan, jangelan sobratzen den janaria etxera eraman dezaten ikasleek. Dituen onurak direla eta, proiektua legalki erregularizatzeko eskatu dute arduradunek, oraindik ez baitago legez arautua.
Harria parkea da Altzako espazio libre nagusia, auzotarrek erreferentzia gisa dutena. Ordea, zortzi etxebizitza dorre zeuden aurreikusita eremu horretan, eta parkea herritarren borrokari esker lortu zen; Hilari Villahozek hasitako borrokari esker.
HAPO berriaren ekialdeko parte hartze prozesuko bigarren bilera egin zuten asteartean, eta proposamen ugari atera ziren. Besteak beste, Intxaurrondoko Guardia Zibilaren kuartela auzoarentzat berreskuratzea.
Bizarrain euskara elkarteak hogei urtetik gora daramatza Altzan euskararen alde lan egiten. Aurrera egiteko, ordea, ezinbestekoa da egindako lanaren balorazioa egitea eta inertzia zaharrekin haustea, eta horretan dabiltza orain Bizarrainekoak.
Azken urteotako egitaraua gehiegi aldatu gabe, baina beti bezain gogotsu eta ilusionatuta, hemen dira Jolastokietako jaiak. Astelehenean hasiko dira motorrak berotzen, eta, ostegunetik aurrera, festa izango da nagusi Altzako auzunean.