
Donostiako agintariak XII. mendeko Antso VI.a ‘Jakituna’ Nafarroako erregearekin zorretan sentitzen ziren 1950ean, eta bere izena jarri zioten Amarako Zabalguneko kale nagusiari. Gaur egun, hiriko kale nagusienetako bat da, eta adimentsua izango da laster.

Aitor Formosok 30 urte daramatza ostalaritzan, eta azken zazpi urteak Loiolako Erriberako Apitxin tabernan eman ditu, auzoa nola hazi den barraren atzetik ikusiz. Auzoko lehenengo tabernetako bat zen Apitxin, baina ezin izan dio koronabirusaren krisiari aurre egin, eta ateak ixteko erabakia hartu du Formosok.


Ikasbide Kultur Elkarteak sustatuta, San Joan jaietako txupinazoa 19:30ean piztuko dute, eta adin guztietako herritarrentzako egitarau zabala egongo da.
