
Joan den ostiralean ireki zuten denda, baina inaugurazio ofiziala asteburu honetan egingo dute, ostiralean eta larunbatean, DJ saioekin eta bestelako jarduerekin.

Lau hamarkadatan izan da Murua arropa dendaren jabe Ana Velasco (Egia, 1958). Negozioaren gainbeherak eta erretiro adinak bat egin dute, eta denda ixteko erabakia hartu du, nahiz eta data atzeratzen doan.

Emakida berritzeko prozesuan helegitea aurkeztu ondoren, Taba itxita dago, ebazpena atera arte, gutxienez. Horrez gain, bosgarren solairuko laborategi gastronomikoa ere itxiko dute.

Astebete igaro da azken urteotako hiriko etxegabetzerik latzena gertatu zenetik. Ertzaintzak hamaika lagun utzi zituen kale gorrian, hilabetero, logela batengatik, 600 euro ordaintzen zituzten arren.

Duela 50 urte hil zen Jose Ramon 'Montxo' Martinez Antia ETApm-ko militante egiatarra, Polizia frankistarekin izandako tiroketa batean. Bertsio ofizialak suizidioaz hitz egiten badu ere, GEBehatokiak "guztiz" ezeztatu du hipotesi hori, aurkeztu berri duten ikerketan: Poliziak tiroz hil zuela ebatzi dute. Eusko Jaurlaritzari eskatuko diote Martinez Antia biktima gisa aitortzeko.

Hicham Badraouik (Kasba Tadla, Maroko, 1986) dio oso mainatsua dela, «‘manitas’» bat: mekanikoa da, metalarekin lan egin du, egurrarekin, iturgin gisa, elektrizitatea eta elektronika ikasten ari da... eta soroslea ere bada. Horregatik, argi dauka zer egin nahi duen Donostian: «Lan egitea gustatzen zait». Dena ez da lana izango, ordea, eta hiriko arlorik onenetako bat ezagutu du aurten: jaiak.