Etxebizitza_Gros
Andoni Iriondo eta Beñat Arana, Groseko bizilagunak

"Akordioa betetzeko eskatzen dugu"

Groseko Secundino Esnaola kalean bizi dira Andoni Iriondo eta Beñat Arana, alokairuan (biak Grosen jaioak, 1996an). Pandemiaren aurretik, jabeak etxebizitza turistiko gisa erabiltzen zuen etxe hori, baina alokairu arruntera pasatu zuen pandemiaren harira. Orain, Iriondo eta Arana Saretxe Groseko Etxebizitza Sindikatuaren bidez salatzen ari direnez, kaleratu egin nahi ditu, duela hilabete batzuk egin zuten akordioa urratuz. Horren aurrean, mobilizatzera deitu dute: astelehenean enpresaren egoitzaren aurrean (Secundino Esnaola, 48) elkarretaratuko dira 11:00etan, eta ostegunean manifestazioa egingo dute Pinudi plazatik abiatuta, 19:30ean.

Etxebizitza_eskubidearen_a
saretxe
Nadia Ghulam, aktibista eta giza eskubideen defendatzailea

"Afganistanen ez ditugu armak eta militarrak behar, hezkuntza eta ospitaleak baizik"

Nadia Ghulamek (Kabul, Afganistan, 1985) bere bizitzari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen atzo Okendo kultur etxean. 8 urte zituela, bonba batek jo zuen bere etxea, eta erredura larriak eragin zizkion.

zabalo ramon maria lili

"Eraikin hori beti egon da bukatu gabe"

1953an bukatu zuten Ramon Maria Liliko eraikina, baina Pablo Zabalo arkitektoak hutsik utzi zuen fatxadaren goialdean dagoen frisoa. Haren seme-alabak izan dira eraikin arrazionalistari buruzko historiaren proiekzio berezian.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide