

Donostiako Udalak Saguesko Mariaren Bihotzaren eraikina birkalifikatzeko plan berezia astearteko Tokiko Gobernu Batzordean onartzea aurreikusi du, eta horrela, eraikinari hirugarren sektoreko erabilera eman ahalko diote jabeek, hau da, klaretarrek.

Urtebete pasa da Vascongada higiezinen agentziak 320 etxebizitza Azora inbertsio funtsari saldu zizkionetik. Kalteturiko maizterrek kontratuak zazpi urtez berritzea nahi dute, eta hori lortzeko udalari eskatu diote funtsarekin beste bilera bat egiteko.

Zurriola ikastolaren festa ospatuko dute, bihar. Egun osoko egitarauarekin batera, ekitaldi berezia egingo dute eguerdian ikastolako familiak omentzeko.

Atzerriak eta kultura aniztasunak betidanik erakarri izan gaitu, eta herrialde arrotz batean pasatako denboraldi bateko egonaldiak gure jakinduria zabaltzeaz gain, hau aberastu dezake edozein adinetan. Gazteenek ere kontuan hartzen dituzten aukerak dira; beren esperientzia akademikoa eta ezagutzak ugaritzeko paregabeak direnak eta inoiz ere ahaztuko ez dituztenak. Zurriola Ikastolako DBH 4. mailako Intza Artetxek eta Nora Dazak ere ideia hau hautatu zuten, eta gaurkoan Irlanda eta Zeelanda Berrian pasatako beren bizipenak azalduko dizkigute, hurrenez hurren.